XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolanahi dela ere, modu honetako ez-itzulpenean, konparazio terminoa erabat falta da itzulpen prozesuaren alde bateko edo besteko jatorrizko testuan, edo itzulian.

b) Jeneralizazio edo partikularizaziozko informazio aldaketa.

Bi kasuok elkarren alderantziazkoak dira, baina berdintzat uler litezke testu baten ala bestearen jatorrizkotasun ala itzulizkotasuna kontutan hartu ez, eta aiseago ulertzeko, teorian behintzat kontzeptu eduki berbera adierazi nahi duten bi testu bezala hartzen badira jatorrizkoa eta itzulia, nahiz eta jakin ez dela horrela gertatzen.

Horrela bada, kasu honetan SHko testuaren eta XHkoaren kontzeptu erlazio jakin bat egin liteke, bi adierazpenak konparagarri dira; bakarrik, gertatzen dela bietako batek, jeneralagoak, bestea, partikularragoa, bere baitan, bere eremu semantikoaren barruan hartzen duela, baina haren eremu semantiko osoa agortu gabe.

Zentzu honetan, pentsa liteke badagoela hierarkia modu bat kontzeptuen artean, eremu semantikoaren hedadurari dagokionez, batzuk besteak baino jeneralizazio maila altuagoan ala beheragokoan jartzen dituena.

c) Hirugarren erlazio modu bat ere egon liteke SHko eta XHko testuetan kontzeptu baten adierazpenen artean.

Aurreko puntuan aipatu dudan hierarkizazio irudi hori bera baliatuz, esango litzateke SHko testuko adierazleak eta XHko testukoak, hierarkia maila berekoak eta elkarren desberdinak guztiz desberdinak izan gabe direlarik, biak dira kontzeptu jeneralago, eremu semantikoa zabalagoa duen kontzeptu baten, osokoak ez diren adierazpenak, kontzeptu jeneralago berberaren partikularizazio desberdinak, beraz.

Eta zentzu horretan dira konparagarriak ere.

Oraingo honetan burutu nahi dudan azterketan a) paragrafoan adierazten diren moduko fenomenoak arakatu nahi ditut.

Honek ez du esan nahi b) eta c) moduko fenomenoen azterketak ere modu honetara egiten den azterketaren ondorio beretara iristeko bidea emango ez lukenik, (...).